AURKEZPENA

 

AURKEZPENA ETA HISTORIA

 


 

ZUMAIA, Gipuzkoako kostaldeko herria da eta 9.827 biztanle ditu. 

Zumaiako eskola 1996.ean sortu zen, Julene Azpeitia ikastetxe publikoa eta Zumea ikastolaren fusioaren eta Institutuaren arteko hitzarmenaren ondoren. 

Geroztik, Zumaiako Herri Eskola bezala ezagutzen da. 

 


 

 

ESKOLAREN IDENTITATEAREN PRINTZIPIOAK

1. Ikasle guztiei irekia dagoen eskola, bakoitzaren jatorria  errespetatuz, garapen integrala eta arrakasta lortzeko, hau da, ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko ahalegina egingo duena.  

  

2. Eskola euskalduna. Euskal kultura ezagutarazten duena eta euskararen erabilera bultzatzen duena. Ikasleriaren eleaniztasuna bultzatuz, beste kultura eta hizkuntzetara irekita dagoena. 

 

3. Askatasunean eta  ideia eta pertsona guztien arteko  errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzen duena.  

 

4. Eskola akonfesionala. Ideia eta sinesmenen gainetik , errespetuan oinarritutako irakaskuntza bultzatzen duena. 

 

5. Eskola komunitateko kide guztiak partaide aktiboak izatea lortu nahi duena. Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten duen eskola komunitatea. Elkarrekin eraikitzen duen eskola.  

 

6.  Lanaren hausnarketan, formazioan eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako eskola.   

 

7. Heziketa jasangarria bultzatzen duen eskola. Gizakien eta ingumenaren arteko desoreka gainditzeko  heziketa sustatzen duena.