KOMUNIKAZIOA

 

Guraso elkarteko komunikazioak egiten laguntzen eta bideratzen dituen taldea, eskola barrura zein kanporakoak.

Gure egitekoen artean hauek dira esanguratsuenak:

  • Guraso elkarteko lantaldeek egiten duten lan, hitzaldi edota proiektuen berri eman lantaldeak egoki ikusten duenean. Horretarako komunikazio taldean gaudenon laguntza eskainiz, testuei ekarpenak egiten, kartelak edo bideoak egiten, sare sozialetan edo komunikabideetan zabaltzen, eta abar.
  • Eskolako gurasoei tarteka bidaltzen dizkiegun email eta whatsapp mezuak zabaltzeko laguntza ematea.
  • Ekarpenak egitea Guraso Elkartean barne mailan nola hobetu daitekeen komunikazioa eta parte-hartzea.
  • Facebook, Baleikeko orria, eskolako webgunea eta aldizkaria, emaila… eskura ditugun komunikatzeko tresnak kudeatzea.
  • Tarteka, beharra ikusiz gero, komunikazio kanpaina propioak proposatu eta bideratzea.
  • Guraso Elkarteko batzorde berria osatzeko garaian, elkartearen antolakuntza, lan taldeak, lanerako dinamika etab gainontzeko gurasoei modu erakargarri batean erakustea, batzordean bolondres moduan parte hartzera animatzeko eta baita hauteskunde bidez hautatuak izan direnak gogotsu etor daitezen ere

 

 

Intza Larrañaga

Asier Lopez

Ainhoa Fernandez

Felix Aizpurua

Gorka Alberdi

Idoia Zearreta

Estibalitz Mora