KALETIK ESKOLARA

Kaletik Eskolara Guraso Elkarteko lan taldea da. Bere eginkizuna umeen hezkuntzaren inguruan sortzen diren kezkak, iradokizunak, ondo egindako gauzak edota zailtasunak behar den lekura bideratzea da. Baina bai eta eskolako eragile guztiei zabaltzea ere; izan ere, beste ikasgela eta mailetako iritziak ezagutzeak denok aberasten gaituelakoan gaude. Helbide elektronikoa: kaletikeskolara@gmail.com