JANGELA
JANGELA LANTALDEAREN HELBURUA
Lubaki Guraso Elkarteko Jangela lantaldearen helburua, ZHE-ko egungo jantokiaren ereduan hobekuntzak proposatzea da, hezkuntza komunitatearekin bateratuz eta elkarlana eginez, jantokia espazio integral eta integratzailea izatea lortzea da, eta ez bakarrik sukaldaritza “zerbitzua” izatea.
Ikasleen elikaduran eta nutrizioan kontrol gehiago izatea da helburua, bertako eta kalitatezko elikagai gehiago kontsumitzea ahalbidetuz. Jantokiek duten balore pedagogikoa indarrean jarri nahiko genuke, seme-alaben elikadura eta hezkuntza gure inguru eta kulturarekin bat etorriz eta bertako produktuek duten balioa azpimarratuz
Jantoki integratzailea, kalitatezkoa, osasuntsua, bertakoa eta justua izatea lortu nahi dugu
Hau dena egiteko, gaur egun dugun erronka nagusia da eskolako jangelarentzat sukalde propioa eta kalitatezko jantokia lortzea, batez ere elikagaiak bertan prestatzeko eta elikagaien kalitatea eta kontrola hobetzeko.
Jangela lantaldean lantzen diren gaiak
- Ikastetxeko komunitatean elikadura eta nutrizioan hobekuntzak proposatzea.
- Sukalde propioa lortzeko eskaera eta jarraipena egitea.
- Hezkuntza komunitateko kideentzat kontzientziazio eta sentsibilizazio ekimenak antolatzea; eta elikadura osasuntsua, bertakoa eta justua sustatzea.
- Jangelaren inguruan izaten diren harremanak aztertzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
- Jantokiaren eta jatorduaren inguruan, kalitatezko espazio eta atseden momentuak izatea lortzeko lana egitea.
Jangelari buruzko informazio gehiago: JANGELA
Maite Mendia
Eider Markaide
Iñaki Lopetegi
Iratxe Olazaran
Erika Cintero
Ainhoa Azpeitia
Ibon Gainza
Esther Cruz