ZER BERRI 06 AMAITU DA IKASTURTEA

2022-07-07

Hemen duzue Zer Berri aldizkaria, Lubaki Guraso Elkarteak atera duen ikasturte honetako azkena.

Ohartzerako joan da ikasturtea eta COVID-19ak lekua izan duen arren, azken hilabeteetan badirudi normaltasuna nagusitzen hasi dela gure artean. Aurten eskolako festa antolatzeko beta izan dute gurasoek eta arratsalde ederra pasatu zuten haur eta gazteek festaren aitzakian. Oporretan murgildu aurretik, azken asteetan eskola publikoko guraso elkartearen bueltan izandako albiste esanguratsuenak bildu ditugu.

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETA

2022-06-16

 

 

4., 5. eta 6. mailako ikasleek Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketan parte hartu zuten.

 

Bertan, 6. mailako Usoa Aramberrik eta 4. mailako Nere Segurolak aipamen berezia jaso zuten.

 

Atzo, ekainaren 15ean, izan zen sari banaketa Azpeitiako Basazabal Jauregian. Zorionak!!

JOLASASKE

2022-06-12

Jolastorduetako ekimena da JOLASASKE. Behintzat, horrela pentsatuta sortu eta abiatu zen.

Honen bidez, ikasleei gutxiengo arau batzuk jartzen zaizkie eta gainerakoa beraien autonomia, sormena, inklusioa eta hezkidetza lantzeko helburuetan oinarrituta dago.

ARGAZKIAK

ARAUAK ETA MATERIALA

ZERO HONDAKINAK:HERRI ESKOLA GARBIA

2002-06-04

Aurten, Gure Ekosistema Hezitzailearen barruan ZERO HONDAKINAK ekimena abian jarri dugu. Eta horren berri ematen dugu, hain zuzen ere gaur, ekainak 5, Nazioarteko Ingurugiroaren Egunean.

ZERO HONDAKINAK: ekosistema naturala, kanpokoa zein barrukoa, zaintzeko eta garbi mantentzeko era egituratu eta sistematikoa da: hiru zabor mota jasotzen ditugu: Brigada berdeek kanpoko inguru guneak garbitzen dituzte zaborrak bananduz: errefuxa, plastikoa eta organikoa.

Azken zabor mota honekin BIRZIKLAKETA bultzatzen dugu eta gure baratza eta gune berdeak ongarriz aberasten dugu; horrela ikasleek zabor organikoen zikloa eta emaitzak ikusi eta ikasten dituzte eta motibatuagoak sentitzen dira beraien lanaren fruituak ikustean.

ARGAZKIAK

EDUKIONTZIEN HUSTUKETA

EDUKIONTZIEN HUSTUKETA EGUTEGIA

HERRI ESKOLAKO FESTA 2022

2022-05-29

Joan zen ostiralean, maiatzak 27, Herri Eskolako Festa egiteko aukera izan genuen, azken bi urte hauek pasatu ondoren.

Bertan, jendetza izugarria bildu zen: ikasleak, irakasleak, guraso eta familiak; eta dena Eskolako Festaz gozatzeko.

Oso egitarau zabala eta anitza genuen aurretik: tailer ugari, hainbat jolas,  puzgarri erraldoia, ikasleek egindako lanen erakusketa eta ekintzen bideoa, apar festa, txokolatea, disko festa…

Baina batez ere hunkigarria izan zen ikasleek sortutako  dantza eta kantu emanaldiak. Batez ere, datorren ikasturtean DBHn egongo diren 6. mailako ia ikasle guztiek “Maite zaitut” abestu zutenean. Guk ere asko maite zaituztegu. Zortea eta ondo izan!

Argazki guztiak ikusteko egin klik argazki gainean