OLENTZERO ETA GOMEZAGO

2022-12-24

Atzo Olentzero eta Gomezago Zumaiako Herri Eskolara etorri ziren asto, ttuntturro eta trikitilariek lagunduta. Egun alai eta pozgarria izan zen guztiontzat. 

Gabonak gabon!

2022-12-22

ABENDUAK 23

Abenduaren 23an, goizean, Olentzero eta Gomezago etorriko dira eskolara haurrei opariak banatzera.

HH-tik LH 2. maila bitarteko umeak eskolara baserritar jantzita etortzea eskatzen dizuegu.

LH3-LH6 bitartekoak berriz, zuen esku uzten dugu baserritar jantzita etorri edo ez. Zapia, behinik behin, ekarri dezatela.

Barne mailako ospakizuna izango da. Bideo bat grabatuko dugu, eta eskolako web orriaren bitartez partekatuko dugu.

 

GABONETAKO OPORRAK

Abenduaren 23an oporrak hartuko ditugu, eta gure ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.

Opor buelta, urtarrilaren 9an (astelehena) egingo dugu.

Gogoratu jangelan geratzen diren ikasleak abenduaren 23an, 14:30ak baino lehenago jaso behar dituzuela.

 

ABENDUAK 24 Herri mailako kalejira

Abenduaren 24an, herri mailako kalejira ospatuko dugu.

12:30ean aterako gara Beheko plazatik.

Erribera kaletik abiatuko gara Arranplaraino eta han Gomezago jasoko dugu.

Hondartxo plazan izango da bukaera, eta Gomezagori abestu eta gero goxokiak banatuko dira.

Kale bueltan hainbat abesti abestuko ditugu herriko trikitilariek lagunduta.

 

Animatu, eta etorri gurekin abestera!

EUSKARAREN EGUNEKO OSPAKIZUNA

2022-12-03

Kantu, dantza ta herri kirolen ginkanarekin ospatu genuen atzo Zumaiako Herri Eskolan Euskararen Eguna. Giro ezin hobean eta animo biziz hartu genuen parte haur eta irakasleok.

Euskaraz gozatzen badakigu eta euskaraz gozarazten jarraitu nahi dugu!!

Euskararen eguna Zumaiako Herri Eskolan

2022-12-01

Aurten ere Euskararen eguna ospatuko dugu Zumaiako Herri Eskolan.

Egitarau oparoa prestatu dugu. Jolastu eta abestuko dugu, eta Herri kirolekin osatutako ginkana batekin amaituko dugu eguna.

EGITARAUA

Euskaraldiaren amaiera izango da bihar, eta ariketa sozial eta kolektiboa bukatzen bada ere, argi dugu gure hizkuntza zaharra zabaltzen eta erabiltzen jarraitu behar dugula. Ariketa honetan ere helduok gara eredu.

Bestalde, urtero bezala, pegatina lehiaketa antolatu dugu eta LH6 mailako ikasleek partehartu dute. Irabazlea Sara Zubimendi izan da. Zorionak Sara!

Erabili duzun leloa aprobetxatuz hemen gure mezua:

Garaiz zaude Euskaraz jolasteko, hitz egiteko eta lagun artean bizitzeko!

AZAROAK 25 INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA

2022-11-25


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AZAROAK 25 INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA

Aurten ere badago zer hausnartu egun honen inguruan.

 

Hiru aste daramazkigu gatazken inguruan hausnartzen eta horiei konponbide egokia nola aurkitu aztertzen.

 

Aholkularitza zerbitzuak prestatutako materiala baliatu dugu horretarako, eta Tutoretza saioetan txertatu dugu.

 

Galdera asko egin dizkiogu gure buruari.

Zer gatazka ditugu gure artean? Gatazkak zergatik sortzen dira? 

Galdera hauek abiapuntu hartuta, gure arteko gatazkak konpontzeko bideak aztertu ditugu eta bide bakoitzak izan ditzakeen ondorioen inguruan hausnartu dugu.

Gatazka bat sortzen denean, irtenbide egokia bilatzeko urratsak aztertu ditugu baita ere.

 

Azken aste honetan, Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan jardun dugu ikasleekin. Azaroak 25a, egutegian nabarmentzearen arrazoiak jarri ditugu mahai gainean, eta gure inguruan identifikatzen ditugun jarreren inguruan lanketa egin dugu.

 

Hilabeteko lanketari, nolabaiteko amaiera emateko, gaur herri mailan antolatu diren ekintzetan partehartuko dugu eta ozen esango dugu INDARKERI MATXISTAREN AURKA GAUDELA ETA TRATU ONA GUZTIONTZAT ALDARRIKATZEN DUGULA!

 

0 INDARKERIA 0 URTETIK!

 

Hemen, irakurriko dugun manifestua.