AZAROAK 25 INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA

2022-11-25


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AZAROAK 25 INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA

Aurten ere badago zer hausnartu egun honen inguruan.

 

Hiru aste daramazkigu gatazken inguruan hausnartzen eta horiei konponbide egokia nola aurkitu aztertzen.

 

Aholkularitza zerbitzuak prestatutako materiala baliatu dugu horretarako, eta Tutoretza saioetan txertatu dugu.

 

Galdera asko egin dizkiogu gure buruari.

Zer gatazka ditugu gure artean? Gatazkak zergatik sortzen dira? 

Galdera hauek abiapuntu hartuta, gure arteko gatazkak konpontzeko bideak aztertu ditugu eta bide bakoitzak izan ditzakeen ondorioen inguruan hausnartu dugu.

Gatazka bat sortzen denean, irtenbide egokia bilatzeko urratsak aztertu ditugu baita ere.

 

Azken aste honetan, Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan jardun dugu ikasleekin. Azaroak 25a, egutegian nabarmentzearen arrazoiak jarri ditugu mahai gainean, eta gure inguruan identifikatzen ditugun jarreren inguruan lanketa egin dugu.

 

Hilabeteko lanketari, nolabaiteko amaiera emateko, gaur herri mailan antolatu diren ekintzetan partehartuko dugu eta ozen esango dugu INDARKERI MATXISTAREN AURKA GAUDELA ETA TRATU ONA GUZTIONTZAT ALDARRIKATZEN DUGULA!

 

0 INDARKERIA 0 URTETIK!

 

Hemen, irakurriko dugun manifestua.

 

 

Hitzez ekiteko garaia

2022-11-18

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketa kolektibo honi. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazagoa izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu, elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri, gelaz gela eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

ZHE-ko Ikas-komunitatea pantailen erabileraren inguruan hausnartzen

2022-11-16

Urrian hasitako ibilbidearen amaieran gaude. Miren Ros dugu Bidelagun, eta azken egun hauetan, eta Gabonak bitartean, LH6. mailako ikasle eta familien txanda izaten ari da.

Irakasleok ere jasoko dugu gure formazioa eta zirkulua itxiko da, eta ikas komunitate osoa proiektu honetan txertatuta geldituko da.

Pantailen erabileraren inguruan hausnartzeko aukera eman digu Mirenek, baina bidea dugu oraindik egiteko, etxean, eskolan, …

Digitalizazioari bai, baina neurria hartuz, mugikor eta abarren erabilerari bai, baina tentuz, eta batez ere konsziente izan gaitezen badagoela gainerabilerari aurre egitea, norberaren hausnarketatik eta konpromezu txikietatik. Helduok izan behar dugu eredu, bizitzaren eta heziketaren gainontzeko esparruetan bezala.

Elkarrekin ari gara bidea egiten eta esperientzia aberasgarria izaten ari da.

MENDIKO FINALISTA EGUNA

2022-10-23

Gaur, Oñatin ospatu den mendiko finalista egunean parte hartu du Zumaiako Herri Eskolak. Indamendi M.B. elkarteak antolatu duen autobusa bete dugu haur eta gurasok. Ibilaldia bukatutakoan, Aloña Mendi elkarteak banatutako mokadutxoa jan eta  oparien zozketa egin dugu. Eguerdirako etxera bueltatu gara poz-pozik.

IKASLEEN FOROA. ZHEko proiektu hezitzailea

2022-10-19

2019-2020. ikasturtean, eta pandemiaren ondorioz, guretzat hain hezigarria den proiektua bertan behera gelditu zen. 2022-2023. ikasturtean martxan dugu berriz.

4. mailatik 6. maila arteko ikasleak biltzen ditu Foroak eta eskolako gai ezberdinak jorratzen dira bertan, Aholkularitza zerbitzuko irakasleen gidaritzapean.

Jolastoki eta Jolasgaraiaren antolaketarekin eman diogu hasiera Foroari. Jolastokia balio hezigarri izugarria duen espazioa da eta orain dela urte batzuk egindako eraldaketa fisikoaz gain erabilerari erreparatu behar geniola konturatu ginen. Itxura aldaketa ez da nahikoa eta erabileran eragiteko bideari ekin genion.

Patioa, jolastokia, inklusiboa izan behar du, bestelako eskolako guneak diren bezala eta materiala anitzarekin hornitzeaz gain erabilerako gune berriak sortu genituen. 

Ikasleen Foroak gai honi heldu dio eta hainbat ekarpen eta ideia jarri ditu mahai gainean.

Ekin diezaiogun bideari elkarrekin!