EKOSISTEMA HEZITZAILEA ETENGABE FORMATZEN

2021-09-04

Ekosistema Hezitzailearen ezaugarria bat da, inoiz ez dela geldirik egoten. Beti mugimenduan, beti formatzen. Ikasturte osoan zehar ikasten aritzen bagara ere, iraila iristen denean, Irakasleon Formazioa areagotu egiten da.

 

2021. Irailean Irakasleon Formazioak hemen:

 

IKASTURTE HASIERA 2021-2022

2021-09-02

Hemen gaude berriz ere bueltan. Udara bukatu da, eta oraindik egoera nahiz eta, ez izan erabat ona, iazkoa baino hobea dela esan dezakegu.

Horregatik, 2021-2022 ikasturte honetan, lasaigo ibiliko gara, iaztik gauza asko ikasi ditugulako.

Ikasturtea, Irailaren 8an hasiko da, eta ondorengo egunetan guraso bilerak egingo ditugu informazio guztia jakinarazteko.

Ikasturte osoko informazioa ikusi nahi izanez gero klikatu ondorengo irudian:

 

2020-2021 SOINUA IRATZARRI 6 MAILA

2021-09-01

Aurten, Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea, Maria Zubimendiren (gure ikasle ohia) bitartez, “Soinua Iratzarri” sorkuntza lantegia elkarrekin burutzeko eskolara zuzendu zen. Ikastetxean aproposa ikusi zen musika ekimen hau, 6. mailako ikasleekin aurrera eramatea eta hor ibili dira otsailetik ekainera, entseiuak eta sormen tailerrak egiten.

Soinua Iratzarri: «Jokuen bitartez, musika zer den hausnartzeko aukera ematen diegu umeei»

 

 

 

(Ekimenaren informazio gehiago eta Bideo osoa ikusteko egin klik izenburuan)

 

GURASO BILERETARAKO IRIZPIDEEN HAUSNARKETA

2021-07-02

Aurrekoan web orri honetan aipatu genuen bezala, ekainaren 24an eta 28an Emun erakundeko kidearekin “Gurasoekin bileretarako irizpideen hausnarketa” formazio bilerak egin genituen.

Ekaineko formazio bilera horiek bukatu ondoren, irailean beste saio bat burutuko dugu, ekaineko bileretan atera diren ideia, irizpide, eta bilera horiek egiteko hainbat eredu guztien ondorioak aterateko Emun taldeko Ainhoarekin.

BERTSO JAIALDIA 2021

2021-06-23

Ikasturtean zehar LH5. eta LH6.mailako ikasleek bertsolaritzako saioetan bapateko lanketan burubelarri aritu dira, eta honen adierazgarri Aita Mari aretoan egindako emanaldia.

Zorionak guztioi!