Gipuzkoa Basket ZHEn

2023-03-17

 

 

 

 

 

 

 

Atzo, Gipuzkoa Basket taldeko jokalarien bisita izan genuen eskolan. Beraien egunerokoa nolakoa den kontatu ziguten, eta Gipuzkoa Basket-ek dituen proiektuen berri eman ziguten. Zumaian hain arrakastatsua ez den kirol hau ezagutzeko aukera izan dugu eta eskertzekoa da. Ea hemendik aurrera saskibaloirako zaletasuna pizten den Zumaian, eta gure gaztetxoek kirol zoragarri hau praktikatzeko aukera duten. Igandean Ilunben jolastuko duten partidurako sarrerak oparitu zizkiguten.

Mila-mila esker, Gipuzkoa Basket!

ZHE-n Ekosistema Hezitzailea aberasten jarraitzen dugu

2023-03-14

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zumaiako Herri Eskola osatzen dugun komunitatean denok gara beharrezkoak, eta guztiok elikatzen dugu gure Ekosistema Hezitzailea.

Aurten proiketu berri bat jarri dugu martxan, eta adin eta ikas-etapa ezberdineko ikasleak eta irakasleak elkarrekin eta elkarrengandik ari gara ikasten.

Komunitaterako proiektu honetan irakurketa eta idazketa dira abiapuntu, eta helburu. LH1 eta LH2 mailako ikasleek, DBH3 mailako ikasleak izango dituzte Bidelagun, eta irakurketa-idazketa konpetentzia hobetzeko proposamen ezberdinak jarriko dituzte mahai gainean.

Hasteko, eta beraien arteko konfiantza lortzeko hainbat dinamika egin dituzte, eta ipuin eta liburu sorta ederra prestatu dute, maletatxo ibiltaria eta guzti.  

Gora Emakumeak eta Gora Martxoak 8

2023-03-09

Ekintzaz, kantuz eta elkarlanaz aberastu genuen eguna.

ZHEko ekosistema hezitzailea osatzen dugun kide guztioi, mila esker!

Gora Emakumeak eta Gora Martxoak 8!

 

 

 

 

 

 

 

 

Aldarrikapen asko

dauzkagu gaurkoan

zortzigarren eguna

izan da Martxoan.

Borrokatu dezagun

etxean, kanpoan

denon berdintasuna

daukagu jokoan

Oraindik landu behar

da berdintasuna

ibilbide luzea

aurretik duguna

Horren atzean dago

motxila astuna

horregatik ospatzen

da gaurko eguna.

ZHE 6. mailako ikasleak

Doinua: Konplize ditut eta (Mikel Markez eta Uxue Alberdi)

ARGAZKIAK

ZHE-n ere Martxoak 8

2023-03-08

                           

 

 

 

 

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, egun seinalatua bihurtu da azken urteotan bai ikastetxeetan eta baita herrian ere.

Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna da, bizitzaren alderdi guztietan egiten duten ekarpena bistaratzeko, eta baita gogoeta egiteko ere emakumeek orain arte ibilitako bideari buruz eta ibiltzeko dagoenari buruz.
Aurten ere martxoaren 8aren gaia landuko dugu ikastetxean, gure tutoretza-saioetan, eta lanketa hori ikasleen etxeetara ere eraman nahi dugu. Familiak zarete gure hezkuntza-komunitateen oinarria eta ezinbestekoa iruditzen zaigu zuenean ere gai hauez hitz egitea, guztion  artean hezkidetza-guneak eraikitzeko eta, horren bidez, berdintasuna eta ekitatea sustatzeko.

EUSKAL INAUTERIAK 2023

2023-02-22

Inauteriei bukaera eman zaie, baina hementxe duzue gure ikuskizun eta kalejiraren bideoa. 
Eskerrak komunitate osoaren partetik festa hau aurrera eramateko elkarlanean aritu zareten guztioi. 
Mila mila esker!

ARGAZKIAK