IBILALDI NEURTUA

2024-03-03

Gaur Zarauzko ibilaldi neurtuan izan gara Zumaiako Herri Eskolako haur eta gurasoak. Oso eguraldi txarra iragarrita zegoen eta izena emanda zuten partaide batzuek atzera egin dute, baina beste batzuek, goizean jaiki, mendiko arropa egokiak jantzi eta ibilaldia egitea erabaki dugu.

Lokats ugari topatu dugu ibilbidean zehar, baina haurrentzat irristaketa festa izan da gaurkoa, oso dibertigarria. Euri tanta gutxi batzuk egin dizkigu eta eguzkia ere atera zaigu. Ez genuen uste eguraldia lagun izango genuenik, baina elkarrekin mendi bueltan gozatzeko aukera eman digu.

IXKIRA MIXKIRA 2024

2024-02-28

EUSKAL INAUTERIAK 2024

2024-02-13

Euskal Inauteriak ospatu genituen ostiral arratsaldean Zumaiako Herri Eskolan. Ederra giroa!

MATRIKULAZIOA ZABALIK

2024-02-09

Matrikulazioa zabalik otsailaren 7tik 23ra. Bakarkako bisitak hitzorduekin.

Deitu 943861037