MAIATZAK 17: LGTBI+ FOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA
2022-05-15
MAIATZAK 17
"LGTBI+ fobiaren kontrako
Nazioarteko Eguna”
Denok izan dezakegu distira geure burua garen bezala
onartzeko gai garen unetik.
Denok izan dezakegu distira garen bezala onartuak garenean.
GURASO TERTULIAK: DISZIPLINA POSITIBOA HAURREN HEZIKETAN
2022-05-06
HEZIKETA INGURUKO GURASO TERTULIAK
2014-15 ikasturtean hasi ginen gurasoentzako heziketa inguruko tertuliak antolatzen baina pandemiaren ondorioz, bertan behera geratu ziren.
Egoera normalizatzen ari denez, saio hauek berreskuratu nahi ditugu.
IKASTURTE HONETAN AZTERTUKO DEN GAIA: “ Zer nolako heziketa estiloa dut? Disziplina positiboa, baina nola?”
- Heziketa estilo bakoitzaren ezaugarriak eta ondorioak gure seme-alabetan.
- Disziplina positiboa, zer den eta erabiltzeko hainbat estrategia.
- Egunerokotasunean sortzen diren hainbat egoerari nola erantzun aztertu.
LEKUA: SAGARBIDEA-ko aretoa.
AUKERATU DAITEZKEEN ORDUAK:
- Maiatzak 17:
- 14:45etatik- 16:45era
- 17:00etatik-18:30era
IZENA EMATEKO ERA: Beheko loturan klikatu eta osatu formularioa: https://forms.gle/a2NVcohVubeUSSibA
IZENA EMATEKO EPEA: Maiatzak 16 baino lehen.
GURASOEN EMOZIOAK 0-6 URTE.
2022-05-09
Donna Apellaniz Nieto, terapia sistemika-emozionalean aditua da.
Berari eta bere lanari buruzko informazio gehiago:
PANTAILAK: XXI.MENDEKO TXUPETE ETA JOSTAILUAK
2022-04-29
HIZLARIA: MIREN ROS.
NOIZ: MAIATZAK 3, ASTEARTEA. 17:00tan.
NON: AITA MARI ZINE ARETOAN.
Gai interesgarria gure seme-alaben oraina eta etorkizunerako; beraz, galdu ezineko hitzaldia. Animatu eta etorri!
MAIATZAK 2: ESKOLA JAZARPENAREN (BULLYING) AURKAKO EGUNA
2022-04-27
INDARKERIA ERABILTZEAK AHULTZEN GAITU!
Denon eskubidea: lasai eta onartuak sentitzea!
Denon betebeharra: pertsonen arteko harremanetan indarkeriarik ez erabiltzea, gure nahiak eta beharrak era egokian bideratzea!
ESKOLA JAZARPENAREN EZUGARRIAK
IKASLEEN FOROAN EGINDAKO DEKALOGOA
Ikasturtean zehar egiten diren prebentzio saioaz gain, astean honetan ekintza bereziak antolatzen dira. Hala nola: