GURASO BILERETARAKO IRIZPIDEEN HAUSNARKETA

2021-07-02

Aurrekoan web orri honetan aipatu genuen bezala, ekainaren 24an eta 28an Emun erakundeko kidearekin “Gurasoekin bileretarako irizpideen hausnarketa” formazio bilerak egin genituen.

Ekaineko formazio bilera horiek bukatu ondoren, irailean beste saio bat burutuko dugu, ekaineko bileretan atera diren ideia, irizpide, eta bilera horiek egiteko hainbat eredu guztien ondorioak aterateko Emun taldeko Ainhoarekin.

BERTSO JAIALDIA 2021

2021-06-23

Ikasturtean zehar LH5. eta LH6.mailako ikasleek bertsolaritzako saioetan bapateko lanketan burubelarri aritu dira, eta honen adierazgarri Aita Mari aretoan egindako emanaldia.

Zorionak guztioi!

 

ADI! ADI! IXKIRA MIXKIRA ALDIZKARI BERRITUAREN 2 ALEA ATERA DA!!!!

Aurten Z.H.E.n ikasturtero ateratzen dugun Ixkira Mixkira aldizkarikoa aleak, paperezkoak izan beharrean, digitalak bihurtu ditugu.

Horrela, izugarrizko iraultza lortu dugu; alde batetik, gure ikasleen eginkizun eta lanak beste formatu anitzetan eskaintzeko: kantak, dantzak, ipuin kantatuak…argazki edo bideo moduan agertzen dira. Bestetik, naturari egiten diogun mesedea, hainbeste paper gastatu gabe bakoitzean…gehiago

IXKIRA MIXKIRA 2 ALEA

FORMAZIOA IRAKASLEENTZAT: GURASO BILERAKO IRIZPIDEAK ADOSTEKO ETA BIDERATZEKO SAIOAK

2021-06-17

Zumaiako Herri Eskolan irakasleok gurasoekin ditugun bilera orokorretan, bilera formatuaz eta hizkuntza irizpideaz hausnartzea erabaki dugu, hobetzeko asmoarekin.

Noiz: Ekainaren 24 eta 28an.

Ordua: 10etatik 12etara.

Non: Sagarbideko gimnasioan.

 

IRAKASLEENTZAT FORMAZIOA: HAURRAREN ONGIZATE HELBURU. OKUPAZIO TERAPIA ESKOLAN GARAPENERAKO BESTE IKUSPEGI BAT

 

Ekainaren 22an Zarauzko Berritzeguneko okupazio terapeutak Ainara García Udabek formazio saioa eskainiko du MEET bidez.

Izenburua: Okupazio Terapia: Eskolan, garapenerako beste ikuspegi bat.

Helburua: Haurren eta ikasleen garapenerako, Okupazio Terapiaren ikuspegia eskaintzea eta partekatzea eskoletako profesionalekin. Edukiak