YOLANDA ARRIETAREKIN SORMENA LANTZEN

2020-10-24

Iaz, Irakurketa prozesuaren inguruan hausnarketa egin ahal izateko, Jabi Azpitarte izan genuen bidelagun. Gure praktika hobetzeko oso lagungarria izan da.


Aurten idazketa sortzaileari heldu nahi diogu eta Yolanda Arrieta idazlea ondoan izango dugu. Dagoeneko lehendabiziko saioa burutu dugu eta aurretik beste 4 saio izango ditugu abendua bitartean.

 

 

MATRIKULAZIOAREN IREKIERA HAURRESKOLETAN

Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskola publikoetan matrikulazioa irekita dago, urriaren 1etik 9ra. 

Oraingoan, 2019 edo 2020 urteetan jaiotako haurren txanda izango da.

Informazio gehiago:

Arrangoletako telefono honetan: 943-862 292

Eskola Txikiko telefonoan: 943-865 345

Edo web orrian:  www.haurreskolak.eus

Informazio zuzenagoa nahi izanez gero, bisitatu bi eskolak!

KURTSO HASIERA 2020-2021

2020-09-04

2020-2021 ikasturtea irailaren 7an hasiko da. Eusko Jaurlaritzaren aginduari jarraituz, "Kontingentzia plana" prestatu dugu. Hemen zati bat baino ez da agertzen eta bertan elkarguneak eta gela bakoitzaren sarrera zehaztu ditugu.

Gogorarazi nahi dizuegu irail osoan zehar, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte, ordutegi hau izango dugula: 09: 00etatik 13: 00etara.

Animo! Eta ea denon artean ikastaro "berezi" hau ahalik eta hoberen eramaten dugun.

ESKOLA ALDIRIAK PROIEKTUA 20-21

2020-07-15

2020-2021 ikasturtean Zumaiako Herri Eskola "Eskola Aldiriak" proiektuan parte hartzeko onartua izan da. 

Tabakalerak Eskola aldiriak deialdia urtero ateratzen du eskolako, auzoko edo hiriko esparruetan artegintza eta hezkuntza proiektu bat lankidetzan burutzeko. Lan egiteko prozedurak berraztertzeko eta ibilbide luzeko ikasketa prozesuak abiarazteko aukera eskaini nahi du, hezkuntza komunitatearekiko aliantzak sendotzeko ahaleginean.

2020/2021 ikasturtean onartuak izan diren zentroak:

  • Landaberri Ikastola (Lasarte-Oria)
  • Harri Berri-Oleta Ikastetxea (Donostia)
  • Zumaiako Herri Eskola (Zumaia)
  • Intxaurrondo Ikastola (Donostia)
  • POOK Elkartea (Arrasate) + Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)

https://www.tabakalera.eu/eu/eskola-aldiriak

 

19-20 AMAIERAKO AGURRA

2020-07-02