ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA 2021

2021-12-01

Eguna zehaztu beharko dugu, Euskararen urteak eta mendeak zenbat diren ez baitakigu.

Zumaiako Herri Eskola “Denon etxea”, den moduan, Euskara zumaiar guztiona da. Euskaraz Bizi Nahi Dugulako: “Lehen hitza beti Euskaraz”.

Aurten ere Koronabirusa dela eta, ezingo dugu denok batera abestu eta bertsotan jardun; baina ikuskizuna ez da faltako egun berezi hau ospatzeko. Egoera eta eguraldiaren gainetik, EGITARAU ikusgarria prestatu dugu.

AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

201-11-23

Zumaiako Herri Eskolak bat egin du emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunerako, Urola Kostako ikastetxe eta udaletxeek onartutako manifestu edo aldarrikapen adierazpenarekin. Aski da!

Gure Ekosistema Hezitzaile esparruan, Indarkeria matxistaren kontra egunero-egunero jarduten dugu Ikastetxeko Hezkuntza Planean jasota daukagun balio bezala.

Hona hemen ZHEri irakurtzea tokatu zaion Manifestuaren zatia:

 

JATEKO ASTEKO PLANA? HORI EZ DA LANA!

2021-11-15

 

“JATEKO ASTEKO PLANA? HORI EZTA LANA!” lelopean bi hitzaldi saio antolatu ditu Lubaki Guraso elkarteak:

Azaroak 18 osteguna, 18:00tan (Aita Mariko jangelan)

Abenduak 2 osteguna, 18:00tan (Aita Mariko jangelan)

Hizlaria: Aitziber Aizpuru (Nutrizionista)

Saio hauen helburua familientzako asteko jateko plangintza orekatu bat prestatzen ikastea da. Lehenengo saioa teorikoa izango da, eta bigarrena aldiz praktikoagoa, hitzaldira joaten direnak beraien etxerako egindako proposamenak aurkeztu eta horiek landuz.

Hitzaldira joateko asmoa baldin baduzu idatzi LGEjangelalantaldea@gmail.com helbidera.

ANIMATU!!!

Lubaki Guraso Elkartea

HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDE: PRIBATIZAZIORIK EZ!

2021-11-03

Zumaiako Herri Eskolak, azaroaren 6an Bilbon egingo den HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDEKO manifestaziora bere atxikimendua azaltzen du. Denok Bilbora ozenki oihukatzera!

Manifestazioaren leloa: HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDE, PRIBATIZAZIORIK EZ! 

Informazio gehiago helbide honetan: http://www.plataformaeskolapublikoa.eus/

 

 

EKOSISTEMA HEZITZAILEA ETENGABE FORMATZEN

2021-09-04

Ekosistema Hezitzailearen ezaugarria bat da, inoiz ez dela geldirik egoten. Beti mugimenduan, beti formatzen. Ikasturte osoan zehar ikasten aritzen bagara ere, iraila iristen denean, Irakasleon Formazioa areagotu egiten da.

 

2021. Irailean Irakasleon Formazioak hemen: