AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

201-11-23

Zumaiako Herri Eskolak bat egin du emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunerako, Urola Kostako ikastetxe eta udaletxeek onartutako manifestu edo aldarrikapen adierazpenarekin. Aski da!

Gure Ekosistema Hezitzaile esparruan, Indarkeria matxistaren kontra egunero-egunero jarduten dugu Ikastetxeko Hezkuntza Planean jasota daukagun balio bezala.

Hona hemen ZHEri irakurtzea tokatu zaion Manifestuaren zatia:

 

JATEKO ASTEKO PLANA? HORI EZ DA LANA!

2021-11-15

 

“JATEKO ASTEKO PLANA? HORI EZTA LANA!” lelopean bi hitzaldi saio antolatu ditu Lubaki Guraso elkarteak:

Azaroak 18 osteguna, 18:00tan (Aita Mariko jangelan)

Abenduak 2 osteguna, 18:00tan (Aita Mariko jangelan)

Hizlaria: Aitziber Aizpuru (Nutrizionista)

Saio hauen helburua familientzako asteko jateko plangintza orekatu bat prestatzen ikastea da. Lehenengo saioa teorikoa izango da, eta bigarrena aldiz praktikoagoa, hitzaldira joaten direnak beraien etxerako egindako proposamenak aurkeztu eta horiek landuz.

Hitzaldira joateko asmoa baldin baduzu idatzi LGEjangelalantaldea@gmail.com helbidera.

ANIMATU!!!

Lubaki Guraso Elkartea

HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDE: PRIBATIZAZIORIK EZ!

2021-11-03

Zumaiako Herri Eskolak, azaroaren 6an Bilbon egingo den HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDEKO manifestaziora bere atxikimendua azaltzen du. Denok Bilbora ozenki oihukatzera!

Manifestazioaren leloa: HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDE, PRIBATIZAZIORIK EZ! 

Informazio gehiago helbide honetan: http://www.plataformaeskolapublikoa.eus/

 

 

EKOSISTEMA HEZITZAILEA ETENGABE FORMATZEN

2021-09-04

Ekosistema Hezitzailearen ezaugarria bat da, inoiz ez dela geldirik egoten. Beti mugimenduan, beti formatzen. Ikasturte osoan zehar ikasten aritzen bagara ere, iraila iristen denean, Irakasleon Formazioa areagotu egiten da.

 

2021. Irailean Irakasleon Formazioak hemen:

 

IKASTURTE HASIERA 2021-2022

2021-09-02

Hemen gaude berriz ere bueltan. Udara bukatu da, eta oraindik egoera nahiz eta, ez izan erabat ona, iazkoa baino hobea dela esan dezakegu.

Horregatik, 2021-2022 ikasturte honetan, lasaigo ibiliko gara, iaztik gauza asko ikasi ditugulako.

Ikasturtea, Irailaren 8an hasiko da, eta ondorengo egunetan guraso bilerak egingo ditugu informazio guztia jakinarazteko.

Ikasturte osoko informazioa ikusi nahi izanez gero klikatu ondorengo irudian: