IKASTURTE HASIERA 23-24

2023-09-05

Ikasturtea, Irailaren 8an hasiko da, eta ondorengo egunetan guraso bilerak egingo ditugu informazio guztia jakinarazteko.

Ikasturte osoko informazioa ikusi nahi izanez gero klikatu ondorengo loturetan:

+++

Euskal Eskola Publikoa saretzen eta aberasten

2023-06-09

Eskola Publikoen sarea osatzen dugunok ari gara gure praktika onak partekatzen.

Aste honetan, bi bisita izan ditugu Zumaiako Herri Eskolan.

Donostiako Aitor Ikastolako eta Mendaro Ikastolako kideak izan ditugu gurekin.

Aitor Ikastolako lagunek Haur Hezkuntzako Mugimendu Autonomoaren inguruko informazioa jaso dute. Gure ekosistemen egunerokoa zein den ezagutu eta praktikan jartzen ditugun proposamenak eta jarduerak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.

Mendaroko kideek Konpetentzia Matematikoa nola lantzen dugun behatu dute. Gure ikasleek, manipulatuz eta esperimentatuz kontzeptu matematikoak nola barneratzen duten ikusi dute.

Aberasgarriak izaten ari dira azken urte hauek. Euskal Eskola Publikoan martxan ditugun praktika onak ezagutzeko dinamikak sortu dira eta horrek aberasten gaitu.

ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO FESTA 2023

Giro ezin hobean ospatu genuen Zumaiako Herri Eskolako festa.

Haur, guraso eta irakasleok ederki gozatu genuen jolas, dantza eta hainbat ekintza zoragarrietan parte hartuz. Eskerrik asko antolaketan parte hartu zenuten guztioi!!

ARGAZKIAK

Maiatzaren 17a, LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna

2023-05-19

 

Maiatzaren 17a, LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna da eta Zumaiako Herri Eskola osatzen dugun kideok ariketa ezberdinak antolatu ditugu, batez ere tutoretza-saioetan.

Lanketa komunitarioa egin dugu, eta Herri Eskolako kide baten bizi-esperientzia oso pertsonaletik ezagutu dugu transgenero hitzaren atzean zer dagoen. Gure begirada, edota errealitatea ikusteko erabiltzen ditugun betaurrekoak aldatu behar ditugu, baldin eta komunitate anitz, seguru eta inklusibo baten kide izan nahi badugu. Orain dela urte batzuk idatzi zuen artikulua baliatu du eskolako ikasle eta irakasle guztiekin bere esperientzia partekatzeko.

Orain Zumaiako Herri Eskolako gainontzeko kideekin partekatu nahi dugu, eta familiak hezkuntza-komunitatearen oinarria eta ezinbestekoak zareten heinean zuekin baita ere.

Goxatu irakurketaz.

TRANSEXUALITATEA

Zumaiako Herri Eskola Kalitatea Hezkuntzan jardunaldietan

2023-05-17

 

ZHEk Irakurketa Trebetasuna neurtzeko tresna (ITT) aurkeztu du Berritzegune Nagusiak antolatutako jardunaldietan.

2022-2023 ikasturtean, Berritzegune Nagusia eta ZHE elkarlanean aritu gara eta Irakurketa Trebetasuna neurtzeko tresna jarri dugu martxan LH2. mailako geletan. Euskal Autonomi Erkidegoko 5 ikastetxe aukeratu zituzten, modu pilotoan, tresna frogatzeko, tartean Zumaiako Herri Eskola.

Irakurketarako tresna honek, modu gidatuan eta hainbat ebaluatzeko parametroen bitartez, ikasleen irakurketa maila neurtzen du. Praktika ona den heinean, Erkidegoko beste eskola publikoko irakasleei aurkezteko aukera izan genuen.