Eskolaz kanpoko ekintzak
Taldearen helburuak:
- Neska - mutilen trebakuntza integralean laguntzea eta ikasleen garapenaren osagarri izatea, horretarako beharrezko hezkuntza eta giza baliabideak eskainiz.
- Ekintzak euskaraz burutzea bere erabilera bultzatuz.
- Haurrak euren aisialdian entretenitzeko eta ondo pasatzeko ekintzak eskaintzea.
2021/2022 ikasturteko eskaintza:
- Psikomotrizitatea: 2 talde atera dira. Bat asteartetan eta bestea asteazkenetan. Biak 17:00-18:30 ordutegiarekin. Juleneko psikomotrizitate gelan emango da.
- Rockbotik: 2 talde atera dira. Bat astelehenetan 17:00-18:00 eta bestea 18:00-19:00. Sagarbideko informatika gelan (DBHkoa) emango da.
- Mekanografia: 3 talde atera dira: Astelehen eta asteazkenetan 16:45-17:45 eta 18:00-19:00. Astearte eta ostegunetan 16:45-17:45. Sagarbideko informatika gelan (LHkoa) emango da.
Bestalde, gai honi buruzko edozertarako LGEekintzak@gmail.com helbidera jo dezakezue.
Leire Osa
Itziar Bikendi
Leire Huertos
Naroa Idiakez
Saioa Ruiz
Esther Eizaguirre