ESKOLA KIROLA 2020-21

 

Edukiak/helburuak

Ikasturte berezi honetan, Eskola kirolako lantaldean lanean dihardugu bereziki hiru alorren inguruan:

  • Eskola Kirolaren formatua birdefinitzeko lanketan parte hartzen ari gara Udaletxe (Patronatu, Guraso Elkarte eta Eskolekin) eta Diputazioarekin batera, Eskola Kirol eredutik Multikirol eredu baterantz.

 

  • Zorionez, zona gorrian egon ala ez eta Eusko Jaurlaritzak baimenduta, berriz martxan jarri ahal izan ditugu kirola desberdineko entrenamendu saioak, Covid 19-aren aurrean segurtasun neurri guztiak bermatuz. Berriz ere umeak kirolaz gozatzeko aukera dute.

 

  • Covid 19 dela eta kirola egiteko aukerarik ez zegoenez denboraldi batean, Urtarriletik aurrera astebururo herrian zehar burutzeko ERRONKA desberdinak planteatu ditugu, familian, lagun artean...kirola eta ariketa fisikoa sustatzeko asmoz. Egia esan, arrakasta handia jaso duen egitasmoa izan da umeen parte hartze handia ematen ari baita.

 

 
Jokin Gorostola
Arritxu Gonzalez
Marta Zubizarreta
Mikel Aizpurua
Batirtze Letamendia