Eskola bideak

ZUMAIAKO ESKOLA BIDEAK GARATZEKO DIAGNOSTIKOA: txostena

 

Eskola bideak lantaldearen helburu garrantzitsuena ikasleak herrian zehar autonomiaz eta segurtasunez mugi daitezen erraztea da, haurrak eskolara bide seguruenetik lagunekin, oinez, patineteetan... hau da, modu aktiboan egitea indartuz. Horretarako proiektu sakon baten ondoren ikasleak eskolara joan-etorriak lasai eta eroso egiteko mapan ikus ditzazkegun bideak ditugu hautatu. Gainera, bidea lagunekin batera egiteko ordutegia badago! Eskola bideei buruzko informazio gehiago hemen duzu. Bide hauek erreferentzia gisa erabiliz gure egitekoak:

-  Puntu gatazkatsuenak zeintzuk diren identifikatu eta udalarekin lantzen eta hobetzen ditugu.

-  Ikastetxeko sarrera eta irteera orduetako segurtasuna areagotzea lantzen da.

-  Ikasleekin saioak egiten ditugu.

-  Bizikleta eta patineteentzat aparkalekuak aztertzen dira.

 

lgebideak@gmail.com