Gabonak gabon!

  • 2022-12-22 |

ABENDUAK 23

Abenduaren 23an, goizean, Olentzero eta Gomezago etorriko dira eskolara haurrei opariak banatzera.

HH-tik LH 2. maila bitarteko umeak eskolara baserritar jantzita etortzea eskatzen dizuegu.

LH3-LH6 bitartekoak berriz, zuen esku uzten dugu baserritar jantzita etorri edo ez. Zapia, behinik behin, ekarri dezatela.

Barne mailako ospakizuna izango da. Bideo bat grabatuko dugu, eta eskolako web orriaren bitartez partekatuko dugu.

 

GABONETAKO OPORRAK

Abenduaren 23an oporrak hartuko ditugu, eta gure ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.

Opor buelta, urtarrilaren 9an (astelehena) egingo dugu.

Gogoratu jangelan geratzen diren ikasleak abenduaren 23an, 14:30ak baino lehenago jaso behar dituzuela.

 

ABENDUAK 24 Herri mailako kalejira

Abenduaren 24an, herri mailako kalejira ospatuko dugu.

12:30ean aterako gara Beheko plazatik.

Erribera kaletik abiatuko gara Arranplaraino eta han Gomezago jasoko dugu.

Hondartxo plazan izango da bukaera, eta Gomezagori abestu eta gero goxokiak banatuko dira.

Kale bueltan hainbat abesti abestuko ditugu herriko trikitilariek lagunduta.

 

Animatu, eta etorri gurekin abestera!