PANTAILEN ERABILERA. HITZALDI-SOLASALDIA HH-LH3 FAMILIENTZAT

  • 2022-09-21 |

Azken urteotan pantailen erabilera asko igo da. Pantailek denongan duten eragina beldurgarria da, gero eta ikerketa gehiagok arreta hor jarri behar dugula agerian uzten dute. Eta haurren kasuan, egoera bereziki larria da, hazten ari diren ume horien garapenean pantailen eragina izugarria baita.

Guzti honi heltzeko, hitzaldi-solasaldi bat eskainiko dugu, Bidelagun elkartearen laguntzaz, HH-LH3 bitarteko haurrak dituzten familientzat.

Data: Irailak 28, arratsaldeko 18:00etan Aita Mariko Jangelan.

Ondoren programa osatuko dugu gainontzeko ikasle eta familiekin. Hemen informazio guztia.