GURASO TERTULIAK: DISZIPLINA POSITIBOA HAURREN HEZIKETAN
- 2022-05-06 |
HEZIKETA INGURUKO GURASO TERTULIAK
2014-15 ikasturtean hasi ginen gurasoentzako heziketa inguruko tertuliak antolatzen baina pandemiaren ondorioz, bertan behera geratu ziren.
Egoera normalizatzen ari denez, saio hauek berreskuratu nahi ditugu.
IKASTURTE HONETAN AZTERTUKO DEN GAIA: “ Zer nolako heziketa estiloa dut? Disziplina positiboa, baina nola?”
- Heziketa estilo bakoitzaren ezaugarriak eta ondorioak gure seme-alabetan.
- Disziplina positiboa, zer den eta erabiltzeko hainbat estrategia.
- Egunerokotasunean sortzen diren hainbat egoerari nola erantzun aztertu.
LEKUA: SAGARBIDEA-ko aretoa.
AUKERATU DAITEZKEEN ORDUAK:
- Maiatzak 17:
- 14:45etatik- 16:45era
- 17:00etatik-18:30era
IZENA EMATEKO ERA: Beheko loturan klikatu eta osatu formularioa: https://forms.gle/a2NVcohVubeUSSibA
IZENA EMATEKO EPEA: Maiatzak 16 baino lehen.
GURASO TERTULIEN HELBURUAK:
- Giro atseginean, hezkuntza gaiaz gogoeta egiteko unea sortzea, denbora hartzea.
- Gure seme-alabekin erlazionatzeko estiloak duen eraginaz jabetzea eta esperientziak partekatzea.
- Gure heziketa estiloan hobekuntzak ezartzeko, saioetako partaideen iritziak eta esperientziak lagungarri izatea.
- Gurasoen arteko eta ikastetxearen arteko harremanak sustatzea.
SAIOAREN DINAMIKA:
- Hasteko, denok abiapuntu berdina izateko, adituak zer dioten aztertuko dugu.
- Ondoren eta tartean, partaideek iritziak eta gogoetak egiteko aukera izango dugu.
- Talde txikietan, eguneroko hainbat egoera nola bideratu daitezkeen aztertuko da. Saioak ikastetxeko aholkulariek dinamizatuko dituzte.