PANTAILAK: XXI.MENDEKO TXUPETE ETA JOSTAILUAK

  • 2022-04-29 |

HIZLARIA: MIREN ROS.

NOIZ: MAIATZAK 3, ASTEARTEA. 17:00tan.

NON: AITA MARI ZINE ARETOAN.

Gai interesgarria gure seme-alaben oraina eta etorkizunerako; beraz, galdu ezineko hitzaldia. Animatu eta etorri!

 

 

Miren Ros, Enpresen Administraritzan eta Zuzendaritzan lizentziatua da; baina hor geldituta oso motz geratuko ginateke. Berak, haurren hazkuntza eta hezkuntzako gaiak jorratzen ditu, guraso eta hezitzaileei zuzenduta.

Hitzaldiez gain, ikastaroak eta tailerrak ere ematen ditu, eta aditua da teknologia digitalaren gaian.