MAIATZAK 2: ESKOLA JAZARPENAREN (BULLYING) AURKAKO EGUNA
- 2022-04-27 |
INDARKERIA ERABILTZEAK AHULTZEN GAITU!
Denon eskubidea: lasai eta onartuak sentitzea!
Denon betebeharra: pertsonen arteko harremanetan indarkeriarik ez erabiltzea, gure nahiak eta beharrak era egokian bideratzea!
DENON EGINBEHARRA DA GIZARTEKO GAITZ HONEN AURKA JOATEA !
2015-16 ikasturtetik Eskola Jazarpenaren aurkako eguna antolatzen dugu. Egun honetan, eskola komunitatean, Eskola Jazarpena zer den ezagutzera eman eta jarrera aktiboa bultzatu nahi da.
ESKOLA JAZARPENAREN EZUGARRIAK
IKASLEEN FOROAN EGINDAKO DEKALOGOA
Ikasturtean zehar egiten diren prebentzio saioaz gain, astean honetan ekintza bereziak antolatzen dira. Hala nola:
- Eskola jazarpenaren ezaugarriak aztertuko dituzte, zer den eta zer ez den bereizteko.
- Talde dinamika desberdinak egingo dituzte edota bideoak ikusiko dituzte, sortzen diren emozioak aztertzeko.
- Espresio bide desberdinak erabiliko dituzte Eskola Jazarpenaren egoeraz kontzientziatzeko.
- Konpromisoak hartuko dituzte, Eskola Jazarpenaren aurka gaudela adierazteko eta gure arteko harremanetan TRATU ONA bultzatzeko.
ZER EGIN DEZAKEGU? ZER EGIN DEZAKAZU?
- Tratu txarren eta eskola jazarpenaren aurka zaudela argi azaldu.
- Jazarpen egoeraren susmoa baduzu, hitz egin ezazu ESKOLAREKIN -TUTOREAREKIN.