APIRILAK 23: LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA: IRAKURKETA TXOKOAK

  • 2022-04-22 |

Apirilaren 23an, bihar, Liburuaren nazioarteko Eguna ospatzen da.

Aurten, honekin lotuta, ekimen berri bat jarri dugu martxan, eta horren berri eman nahi dizuegu.

Edozein txoko da egokia irakurtzeko; baita gelako aulkian eserita gaudenean ere. Baina, beti gelako eserlekuan irakurtzen aritzeak ez du laguntzen irakurzaletasuna sortzen eta bultzatzen.

Horregatik, irakurle bakoitzak bere txoko eta era behar du gustura irakurtzeko eta zaletasuna indartzeko.

Hau kontuan edukita, ikastetxeko pasabide zabalak probestu ditugu, hainbat materialarekin (batzuk birziklatuak) irakurketa txokoak sortzeko.