EUSKARAREN EGUNEKO ARGAZKIAK 2021

  • 2021-12-05 |

Gure Ekosistema Hezitzailean EUSKARA da enborra; beretik ateratzen baitira adarrak eta hostoak. Bera dagoelako gu baino lehenago lur honetan sustraituta.

Sustraiak diren bezala HHko eta LH 1mailakoek, Ahobizi eta Belarripresten bisita jaso zuten goizean goizetik, eta beraiekin, abestu, dantzatu eta ondo pasatu zuten. Arratsaldean, egunari bukaera emateko, herri kirolak izan zituzten.

Udaberriko eta udazkeneko fruituak, gerora Zumaian eta munduan barrena zabalduko direnak zuhaitzetan jaso genituen, eta ezpainetan eramango ditugu gure altxor preziatua EUSKARA: “Jalgi hadi mundura”.

HHkoen Aita Mariko argazkiak

LHkoen Sagarbideko argazkiak