AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

  • 201-11-23 |

Zumaiako Herri Eskolak bat egin du emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunerako, Urola Kostako ikastetxe eta udaletxeek onartutako manifestu edo aldarrikapen adierazpenarekin. Aski da!

Gure Ekosistema Hezitzaile esparruan, Indarkeria matxistaren kontra egunero-egunero jarduten dugu Ikastetxeko Hezkuntza Planean jasota daukagun balio bezala.

Hona hemen ZHEri irakurtzea tokatu zaion Manifestuaren zatia:

 

Emakumeok historian zehar, mendeetan eta mendeetan, indarkeria matxista jaso dugu. Kultura eta gizarte gehienetan hori gauza normaltzat ere hartu izan da.

Baina, azken urteetako lanari esker, gaur egun, arazo larri honengan sentsibilizazio handiago dago gure gizartean, kontzientziak zertxobait, bada ere, aldatu dira, hainbat eta hainbat emakumeon ausardia, sufrimendua eta lanari esker.

Bereziki egun honetan, ZHEn hainbat ekintza ezberdin burutuko ditugu: 

Heziketa foruan, eskualdeko ikastetxeek eta udaletxeek adostutako egitaraua aurrera eramateaz gain, arlo eta etapa ezberdin guztietan gaiaren inguruko hausnarketa eta lanketa burutuko dugu.

Hemen, Ikastetxean aurrera eramango diren hainbat ekintzen zertzeladak:

  • HHn: mailaka leloak pentsatu ditugu. Lelo horiekin horma-irudiak osatuko ditugu. Horma-irudi horien irudiekin bideoa osatuko dugu.
  • Mailaka abestiak aukeratu ditugu.

    Ipuin klasiko ezberdin batzuei, pertsonaien “rol” eta bukaera

    aldaketa desberdinak jarri diegu.

  • LHn: “Daiteke”-k (Giza baliabideen aholkularitza agentziak) bere azaroko aldizkarian azaroak 25 egunari buruzko hainbat material erabiliko dugu, sentsibilizazio eta kontzientziazio lantzeko gai honi buruz: besteak, beste testuak, Egun honen zergatia, munduan zehar indarkeria hau borrokatzen dauden emakume batzuen testigantza, bideoa…Horretaz gain, ikasturtean zehar agentzia honetatik gizarte aholkularitza ere jasotzen dugu. 

    “Daiteke”: “Berdin Berri” aldizkaria: “Aski da! Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko

     eguna”