GURASO BILERETARAKO IRIZPIDEEN HAUSNARKETA

  • 2021-07-02 |

Aurrekoan web orri honetan aipatu genuen bezala, ekainaren 24an eta 28an Emun erakundeko kidearekin “Gurasoekin bileretarako irizpideen hausnarketa” formazio bilerak egin genituen.

Ekaineko formazio bilera horiek bukatu ondoren, irailean beste saio bat burutuko dugu, ekaineko bileretan atera diren ideia, irizpide, eta bilera horiek egiteko hainbat eredu guztien ondorioak aterateko Emun taldeko Ainhoarekin.

Batez ere, hiru multzoei buruz hitz egin genuen:

1.-Gurasoekin erabiltzen ditugun kanalak komunikatzeko: bilera orokorretan eta banakakoetan.

2.-Helburuak: Elkarlanerako kultura sortzea eskola eta familiaren artean, informazio praktikoa ematea, mugak/arauak, zein rol hartu behar dugun bileretan…

3.-Metodologia: Informazioa helaraztea, galdera-erantzunen bidez…

Eta hauek lantzeko EREDU MENTALAK kontuan izan behar ditugu lau oinarritan sustraituta:

  • Historia pertsonala: bere kudeaketa
  • Kultura, balioak (etxekoak, lagunartekoak…).
  • Biologikoa.
  • Hizkuntza: Nola hitz egin, gure hizkuntzarekiko lotura, guraso askorentzat eskola bilera izango da lehen aldiz euskaraz egingo dutena…

Ikusten denez gai mardula, baina behar-beharrezkoa eta oso garrantzitsua ikas-komunitatea

sortzeko eta gure Ekosistema Hezitzailean aurrera jarraitzeko.