ADI! ADI! IXKIRA MIXKIRA ALDIZKARI BERRITUAREN 2 ALEA ATERA DA!!!!

  • 2021-06-21

Aurten Z.H.E.n ikasturtero ateratzen dugun Ixkira Mixkira aldizkarikoa aleak, paperezkoak izan beharrean, digitalak bihurtu ditugu.

Horrela, izugarrizko iraultza lortu dugu; alde batetik, gure ikasleen eginkizun eta lanak beste formatu anitzetan eskaintzeko: kantak, dantzak, ipuin kantatuak…argazki edo bideo moduan agertzen dira. Bestetik, naturari egiten diogun mesedea, hainbeste paper gastatu gabe bakoitzean…gehiago

IXKIRA MIXKIRA 2 ALEA

Betidanik, ikasturtero hainbat ekintza egin ditugu, natura zaintzeko eta gure ikasleak kontzientziatzeko: baratzak, jolaslekuak berritu eta material naturalekin egindakoak, zuhaitzak landatu eta identifikatu, kabi berriak jarri txorientzako, gure herriko naturguneak ezagutu eta zaintzeko kontzientziatzeko, inguruko mendietara ibilbide txikiak egin…