IRAKASLEENTZAT FORMAZIOA: HAURRAREN ONGIZATE HELBURU. OKUPAZIO TERAPIA ESKOLAN GARAPENERAKO BESTE IKUSPEGI BAT

 

Ekainaren 22an Zarauzko Berritzeguneko okupazio terapeutak Ainara García Udabek formazio saioa eskainiko du MEET bidez.

Izenburua: Okupazio Terapia: Eskolan, garapenerako beste ikuspegi bat.

Helburua: Haurren eta ikasleen garapenerako, Okupazio Terapiaren ikuspegia eskaintzea eta partekatzea eskoletako profesionalekin. Edukiak
 

Edukiak:
- Haurren eta ikasleen garapenerako eta egunerokotasunean erantzuteko, Okupazio Terapiaren ikuspegitik oinarri teorikoak eta praktika.
-Mobiliarioa, haurraren garapena, zentzumenak, ingurunearen egokitzapena, begiradaren egokitzapena, mugimendua, manipulazioa, beste modu bat, idazketa, kanpo eremua, guraizeekin moztea, ekintzak, etab.

 

Azken finean, hezkuntzako profesionalentzako oso interesgarria iruditzen zaigu Okupazio Terapiak eskaintzen duen ikuspegia eskola garatzeko eta zubi bezala Kalitateko hezkuntza inklusiboa lortzeko.


UNESCOk honela definitzen du hezkuntza inklusiboa bere kontzeptuzko dokumentuan : “inklusioa ikasle guztien ikaskuntza-premien aniztasuna identifikatzeko eta erantzuteko prozesu gisa ikusten da, ikaskuntzan, kulturetan eta komunitateetan parte-hartze handiagoa izatearen bidez eta hezkuntzan bazterketa murriztuz, batez ere arreta berezia jartzen die marjinaltasunaren eta gizarte-bazterketaren aurrean kalteberak direnei.”

Hau da, hezkuntza alorrean, benetako “Bikaintasunerantz” joatea.