EZER EZ EZKUTATZEKO, ASKO BABESTEKO!

  • 2020-11-08 |

Interneten erabilera ona sustatu eta txarren aurrean nola jokatu hausnartzeko Zumaiako Herri Eskolakoak Zibersegurtasunaren inguruko formakuntza batean izan gara. 

IKTak inoiz baino erabilgarriagoak ditugun garai hauetan oso garrantzitsua da dituen arriskuez jabetzea.

Askotan ez da erraza ordea, horregatik deitzen zaio ezkutuko indarkeria, baina Internet bidezko indarkeria hau modu ezberdinetan agertzen zaigu gure egunerokoan. 

Jakin badakigu interneten jartzen dugun informazio guztiaren kontrola galtzen dugula ONARTU botoiari ematen diogun unetik aurrera, baina horrek ez du esan nahi ez dugunik interneta ibili beharrik. Horregatik esaten dugu hobe dela ezer ezkutatzekorik ez izatea eta ahalik eta informazio gehien izatea gure burua babesteko.