UDAKO OPORRAK

  • 2020-06-27 |

Ostiralean, ekainak 19, udako oporrak hartu genituen.

Klaseak irailaren 7an hasiko dira.

 

2020-2021 IKASTURTEKO EGUTEGIA

 

Aurtengo ikasturtea, 2019-2020, ez dago dudarik bizi izan dugun bereziena eta gogorrena  izan dela COVID 19 birusagatik.

Martxoaren 12an bukatu zen aurrez aurreko irakaskuntza eskoletan. Hala ere, denok etxetik lanean jarraitu dugu.

Birus hori dela eta, ezin izan dugu Eskolako Festarik egin, ezta geletako azken eguneko hamaiketakoak ere.

Covid-19ak eraman duen jendea ahaztu gabe, guretzat gauza garrantzitsuenetako bat ikasleak agurtzea izan da, batez ere etapa bukatu duten taldeak (HH5 eta LH6).

Baina ikasturte amaiera honetan ere Aurrera egin dugu, eta gauza asko ikasi ditugu elkarrengandik eta elkarrekin.

Irailean bueltatzen garenean, ez dakigu zein egoeratan egongo garen:

 

 

Edonola izan da ere, ziur gaude denon artean Aurrera egiten jakingo dugula.

Aio! Animo eta zaindu ondo! Ondo pasa uda!