HERRI ESKOLAKO 25. URTEURRENA

Zumaiako Herri Eskolako 25. Urteurrena dela eta, abesti hau sortu dugu Ekosistema Hezitzailea osatzen dugunok: ikasleok, irakasleok, langileok, familiok eta zumaiar guztiok kantatzeko.

 

MATRIKULAZIO IREKIERA HAURRESKOLETAN

2021-01-06

Urtarrilaren 7tik 13ra matrikulazioa irekita egongo da Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletan 2019an edo 2020an jaiotako haurrentzat. 

OLENTZERO ETA GOMEZAGOARI DESIOA

2020-12-24

ZUMAIAKO HERRI ESKOLA osatzen dugun EKOSISTEMA HEZITZAILEAREN aldetik, EGUBERRI ON eta URTE BERRI OSASUNTSUA opa dizkizuegu.

OLENTZERO ETA GOMEZAGO HERRI ESKOLAN

Aurtengo ikasturtea ez dela ohikoa, argi dago. Olentzero eta Gomezagoaren jaialdia ere ezberdina izan behar zela garbi zegoen, ikasleak oparirik gabe ez gelditzeko.

Horregatik, Joaldunei laguntza eskatu zaie beraien ezkilen hotsekin koronabirusa uxatzeko, eta astoak hartuta hor agertu dira Aita Mari eraikuntzan.

 

ARGAZKIAK

 

OLENTZERO ETA GOMEZAGO SAGARBIDEN